XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

1.2.- Ikur kimikoa Irakur eta ikas: Elementu kimiko guztiek izen bat dute eta kasu askotan aintzinetik datorkie (ezagutzen direnetik), baina elementu kimikoa aurkitu berria bada, bere aurkitzailearen izena hartzen du edota bere propietate, ezaugarri edo beste edozein arrazoin dela eta, aurkitzaileak jarri nahi izan diona.

Elementu hauek osorik izendatzeak suposatzen duen arazoa kontuan izanik, batez ere parte hartzen duten konbinaziotan, aintzinetik egin dira ahaleginak elementu kimikoak ikurrez identifikatzeko.

Grekoek ere haseran ezagutzen zituzten lau elementuei (besterik ez zegoela uste bait zuten) ikur bana jarri zioten:
SUA
URA
AIREA
LURRA

Geroago, elementu berriak aurkituz zihoazen neurrian ikurrak atxekitzen zitzaizkien.

SUFREA
MERKURIOA
URREA
KOBREA
BURDINA
ZILARRA.

Ikur hauek, edo antzekoak, elementu berriak aurkitzen ziren neurrian gehituz joan ziren, Lavoisierren garaia arte erabili zirelarik.